2014-12-09




GABONETARAKO IRAKURGAIA!!

Gustura aritu zineten irakurtzen Ezekiel, ezta neska-mutilak? Bada, orain hementxe  duzue Ezekielekin abenturetan murgiltzeko beste aukera!  Gabonetan tartea hartu eta ondo pasa!









Ezekiel nora ezean, Jasone Osoro: Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak..

2014-05-08

IRAKURGAI-LANA EGITEKO JARRAIBIDEAK

   

EUSKARA ETA LITERATURA

Irakurgaiari buruzko lana egiteko JARRAIBIDEAK
                                                (3. ebaluazioa)

  Aurkeztuko duzun lanak honako zatiak izango ditu:
                                                                   
1.   Azala:

    • Zure datuak:
      • Kodea eta taldea.
      • Data eta ebaluazioa.
      • Ikasgaia.

    • Liburuaren datuak:
      • Liburuaren izenburua.
      • Idazlearen izena.
      • Argitaletxea.

2.   Lehenengo orrialdean: Argumentua. (50 hitz)    + Irudi bat.

·         Argumentua obraren hari nagusiaren kontaketa laburra da. Argumentuan ez dira azaldu behar gertakizun guztiak. Argumentua, gainera, gertakizunen hari ordenatua izaten da, nahiz eta obran aldrebestua egon.

3.   Bigarren orrialdean: Laburpena. (200 hitz)

a.    Liburuaren laburpena ondoko eskema jarraituz:

HASIERAKO EGOERA > ARAZOA – EKINTZAK – ONDORIOA > AMAIERAKO EGOERA


4.   Hirugarren orrialdean: Iritzia. (200 hitz)

a)   Iritzia ematerakoan puntu hauek izango dituzu kontuan:
·         alderdi interesgarriak
·         alderdi negatiboak
·         ondorioa, balorazio orokorra

b)   Ideiak gehitzeko honako antolatzaileak erabiliko dituzu: gainera, eta, baita ere, alde batetik, bestalde…

c)   Ideiak kontrajartzeko honako antolatzaileak erabiliko dituzu: hala ere, hala eta guztiz ere, dena den, edonola ere…

d)   Ondorioak adierazteko honako antolatzaileak erabiliko dituzu: beraz, laburbilduz, hau guztia dela eta, ondorioz, horrela, honela ba, horregatik, hori horrela delarik…

2014-04-02

3.EBALUAKETAKO IRAKURGAIAK




Txarli&Company agentziako kideak eta haien ikaskide guztiak, baita BadBoys petralak ere, txango joan dira landa aldera, Erdi Aroko gotorleku batera. Zorionez, Xarmant txakurra berekin eramatea lortu dute.
Gazteluan, inork zergatik ez dakiela, ikasleekin etorritako irakasleak gaixotu egiten dira, banan-banan, eta guztiek pozoitze-sintomak dituzte... Txarlik ez du uste dena kasualitatea denik, eta berriz ere, bere detektibe-senari jarraituko dio. Beste kasu bat argitu beharko du!





Larunbatean Bukowskin, John Andueza Altuna: Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak,hip-hoperoak eta apatxe bakartiak.Nerabe horien unibertso propioan murgilduko gara. Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak... rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan...



 
  
Ekain mutil bakartia da. Ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak dauzka, eta, gainera, oporretan eskolako idazlan nekagarri bat egin behar du, ikasturtea ondo bukatuko badu. Idazlana egiteko dokumentazio bila dabilela, antzinako eskuizkribu bat aurkituko du, eta bere bizitzarekin antzekotasunak dituen abentura zirraragarri eta hunkigarri batean murgilduko da. Maitasunaren indarraz jabetuko da, eta, Montse lagun onak lagundurik, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartuko du.

2014-03-26

BOOK TRAILER LEHIAKETAN BOTOA!



BOOK TRAILER LEHIAKETAN BOTOA!

Book Trailer Lehiaketan botoa emateko aukera maiatzaren 16a arte


Martxoaren 24tik maiatzaren 16ra arte book trailerrik onenen aldeko botoa emateko aukera izango da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan. Horretarako, lehendabizi Liburu Gaztearen webgunean sartu (www.galtzagorri.org/liburu-gaztea/2013-2014) eta book trailerrak ikusi. Ondoren, BOZKATU atala klikatu eman zure botoa. E-mail bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu daiteke, baina aukera bakar horretan kategoria bakoitzeko boto bana eman daiteke.

Gure ikasleen lanak hauek dira:

 2. mailako taldeak
  • Betiguk
  • Bizardun txoriak
  • Capero
  • Gerbiñi
  • IE
  • Izarrak
  • JMSO
  • Loretxoak
  • Pin pan pun
  • Pompa
 3. mailakoak:

  • Enarak
  • Izurdeak
  • Muskerrak
  • Pandak
  • Satorrak
  • Sugeak
Bozkatzeko urratsak:

1. Aukeratu Norbanakakoa
2. Aukeratu Ikastetxekakoa
3. Datuak bete

Hiru urratsetan eman daiteke botoa. Urrats bakoitza bete edo hutsik utzi ondoren (ez baita derrigorrezkoa bi kategoriatan botoa ematea), hurrengo urratsera pasatzeko JARRAITU klikatu behar da. Amaitzeko "Datuak bete" dioen hirugarren urratsean e-mail bat idatzi behar da. Bertan aurrez emandako botoa baieztatzeko mezua jasoko du boto-emaileak. Hori baieztatzean botoa emanda geratuko da.

Modu horretan email bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu ahal izango da.
Botoa emateak saria izan dezake: bozkatzen duten guztien artean e-irakurgailu bat zozkatuko da.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2014-03-14



Liburu gaztea



GALTZAGORRI ELKARTEA!!

ADITZ TRINKOEN TAULA



TRINKOA: oraina eta iragana                                        ADITZA



EGON
JOAN
ETORRI
IBILI
ORAINA
nago
hago
dago
gaude
zaude
zaudete
daude
noa
hoa
doa
goaz
zoaz
zoazte
doaz
nator
hator
dator
gatoz
zatoz
zatozte
datoz
nabil
habil
dabil
gabiltza
zabiltza
zabiltzate
dabiltza
IRAGANA
nengoen
hengoen
zegoen
geunden
zeunden
zeundeten
zeuden
nindoan
hindoan
zihoan
gindoazen
zindoazen
zindoazten
zihoazen
nentorren
hentorren
zetorren
gentozen
zentozen
zentozten
zetozen
nenbilen
henbilen
zebilen
genbiltzan
zenbiltzan
zenbiltzaten
zebiltzan




EDUKI
JAKIN
EKARRI
ERAMAN
ORAINA
dau(z)kat
dau(z)kak
dau(z)ka
dau(z)kagu
dau(z)kazu
dau(z)kazue
dau(z)kate
daki(zki)t
daki(zki)k
daki(zki)
daki(zki)gu
daki(zki)zu
daki(zki)zue
daki(zki)te
dakar(tza)t
dakar(tza)k
dakar(tza)
dakar(tza)gu
dakar(tza)zu
dakar(tza)zue
dakar(tza)te
darama(tza)t
darama(tza)k
darama(tza)
darama(tza)gu
darama(tza)zu
darama(tza)zue
darama(tza)te
IRAGANA
neu(z)kan
heu(z)kan
zeu(z)kan
geneu(z)kan
zeneu(z)kan
zeneu(z)katen
zeu(z)katen
neki(zki)en
heki(zki)en
zeki(zki)en
geneki(zki)en
zeneki(zki)en
zeneki(zki)ten
zeki(zki)ten
nekar(re/tza)n
hekar(re/tza)n
zekar(re/tza)n
genekar(re/tza)n
zenekar(re/tza)n
zenekar(tza)ten
zekar(tza)ten
nerama(tza)n
herama(tza)n
zerama(tza)n
generama(tza)n
zenerama(tza)n
zenerama(tza)ten
zerama(tza)ten